XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZAKURRAREN MUTURRA

Bein batean, Pernando amezketarra bazijoan ba bide batean barrena, ta gizon ondo jantzi bat, orain baskuentzez kaballero deitzen dan oietako bat, bere zakurrarekin arkitu zuan.

Alderatu zanean, gizonak ez zion zaunkik egin; zakurrak ere ezer esan ez.

Au da, ez batak eta ez besteak ez zioten egun onik eman.

Baña zakurra alderatu zitzaion, braka zarrak usaindu zituen eta atzeko anka altxatzen asi zan.

Orduan, Pernando'k zakurra uxiatu zuen esanaz: - Ua emendik, nagusiyaren mutur orrekin.

Orduarte ixilik egon bazan, jaun arrek bazuen orduantxe zer esana.

Arren abotik Pilatos'en abotik bano zitalkeri zorrotz, min, latzagoak atera ziran.

Ez ori bakarrik; andik egun gutxira, epaikari aurrera (juezetara) deitu zuen Pernando.